| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 99. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | UCI World Tour 2012 2.UWT | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | ekainak 30 – 2012.eko uztailak 22 | ||
Luzera | 3.494,4 km | ||
Herrialdea | Frantzia Belgika Suitza | ||
Irteera-lekua | Lieja | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 153 | ||
Bataz besteko abiadura | 39,9 km/o | ||
Official site | Webgune ofiziala | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Bradley Wiggins (Team Sky) | ||
Txapeldunordea | Chris Froome (Team Sky) | ||
Hirugarrena | Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) | ||
Puntukako sailkapena | Peter Sagan (Liquigas-Cannondale) | ||
Eskalatzailerik onena | Thomas Voeckler (Team Europcar) | ||
Gazte onena | Tejay van Garderen (BMC Racing Team) | ||
Saiatuena | Chris Anker Sørensen (Saxo Bank-Tinkoff Bank) | ||
Talderik onena | RadioShack-Nissan | ||
◀2011 | 2013▶ | ||
Dokumentazioa |
2012ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 99. edizioa izan zen. Belgikako Lieja hirian hasi zen ekainak 30ean eta, ohi bezala, Parisen amaitu zen, uztailak 22an. 3442 kilometroko ibilbidea bete zen.
Garailea Sky taldeko Bradley Wiggins britainiarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, bi etapa garaipen lortu zituen. Honekin batera, talde bereko Chris Froome britainiarra eta Liquigas-Cannondale taldeko Vincenzo Nibali italiarra igo ziren podiumera.
Lehenbiziko euskalduna, RadioShack-Nissan taldeko Haimar Zubeldia gipuzkoarra izan zen, sailkapen orokorreko seigarren postuan amaitu zelarik.