2016ko Munduko Xake Txapelketa orduko txapelduna zen Magnus Carlsenen eta Sergei Kariakinen artean jokatutako txapelketa izan zen, FIDEk antolatua. Txapelketa azaroaren 11tik 30era jokatu zen New York hirian. 12 partidako lehia izan zen eta berdinketa gertatu zenez, xake azkarreko (25 min + 10 s/mugimendu) 4 partida jokatu ziren berdinketa hausteko[1]. Magnus Carlsen izan zen garaile, eta Munduko Xake Txapeldun titulua mantendu zuen.
Carlsen faborito garbia bazen ere, Kariakinek defentsa joko bikaina erakutsi zuen eta lehenbiziko 7 partidak berdindu zituzten. Horren ostean, Kariakinek 8. partida irabazi zuen (pieza beltzekin) eta markagailuan aurre hartu zuen, eta aurreko partidetan erakutsitako defentsa zela-eta, bazirudien txapeldun titulua eskura zuela. Hala ere, Carlsenek 10. partida irabazi eta norgehiagoka berdintzea lortu zuen. Ondorengo bi partidetan Carlsenek berdinketaren bila jokatu zuen, eta berdinketa hausteko xake aktiboko partidetan nagusitasunez gailendu zen.
Rating | Partida klasikoak | Partida azkarrak | Puntuak | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | |||
Sergey Karjakin | 2772 | ½ | ½ | ½ | ½ | ½ | ½ | ½ | 1 | ½ | 0 | ½ | ½ | ½ | ½ | 0 | 0 | 7 |
Magnus Carlsen | 2853 | ½ | ½ | ½ | ½ | ½ | ½ | ½ | 0 | ½ | 1 | ½ | ½ | ½ | ½ | 1 | 1 | 9 |