2017ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

2017ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Azaroaren 26, 2017
Egoitza Olympic Palace, Tbilisi
Aurkezlea(k) Helen Kalandadze
Lizi Japaridze
Antolatzailea Georgiako Emisore Publikoa (GPB)
Partaide kopurua 16
Irabazlea "Wings"
Polina Bogusevich
 Errusia

2017ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamabosgarren edizioa izan zen. Tbilisiko Olympic Palace aretoan ospatu zen, Georgian, azaroaren 26an.

Garailea Errusiako Polina Bogusevich izan zen, "Wings" abestiarekin. Errusiaren bigarren garaipena izan zen.

Hamasei herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gutxiago. Bulgaria eta Israel erretiratu egin ziren. Bestalde, Portugal bederatzi urteko eten baten ostean itzuli zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne