2017ko abuztuaren 21eko eguzki eklipsea | |
---|---|
Eklipse mota | |
Mota | Osoa |
Gamma | 0.4367 |
Magnitudea | 1.0306 |
Eklipse maximoa | |
Iraupena | 2m 40s |
Koordenatuak | 37N 87.7W |
Bandaren zabalera maximoa | 115 km |
Denborak (UTC) | |
(P1) Partzialaren hasiera | 15:46:48 |
(U1) Osoaren hasiera | 16:48:32 |
Eklipse maximoa | 18:26:40 |
(U4) Osoaren bukaera | 20:01:35 |
(P4) Partzialaren bukaera | 21:04:19 |
Erreferentziak | |
Saros | 145 (77(e)tik 22) |
Katalogoa # (SE5000) | 9546 |
2017ko abuztuaren 21eko eguzki eklipsea Ameriketako Estatu Batuetan jarraitu ahal izan zen eguzki eklipsea da[1]. Ikustea posible izan zen beste herrialde batzuetan eguzki eklipse partziala izan zen[2], baita Euskal Herrian ere[3]. Eguzki eklipse bat ematen da Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean kokatzen denean, Lurreko ikusle batentzat Eguzkiaren ikuspegia partzialki edo osorik estaliz. Eguzki eklipse osoa lurreko gainazaleko oso puntu zehatzean gertatzen da, baina eklipse partziala askoz eremu zabalagoetan ikus daiteke.
Ameriketako Estatu Batuetan izan zuen ibilbidea dela eta "Amerikar Eklipse Handia" ezizena ere eman zitzaion (ingelesez: The Great American Eclipse). AEBko lurralde kontiguoak zeharkatuko zituen azken eguzki eklipsea 1918ko ekainaren 8ko eguzki eklipsea izan zen, eta 1979ko otsailaren 26ko eguzki eklipsea eman zenetik ez zen ikusi beste eguzki eklipse osorik AEBko inongo lurraldetan[4].
Euskal Herrian eguzkia sartu aurretik ikusi ahal izan zen, 20:44ak hasita eta 21:05ak arte[3][5].