2018ko Munduko Xake Txapelketa

2018ko Munduko Xake Txapelketa Magnus Carlsenen eta Fabiano Caruanaren artean jokatutako txapelketa izan zen. FIDEk antolatuta, azaroaren 9tik 28ra jokatu zuten Londresen.

Erritmo klasikoko partida guztiak berdindu ondoren (munduko txapelketan horrelakorik gertatzen zen lehenengo aldia), jokalariek xake azkarreko partidak jokatu zituzten 25 minutu eta jokaldi bakoitzeko 10 segundoko gehikuntzarekin. Berdinketa hausteko lehenengo hiru partidak irabazi ostean, Magnus Carlsenek txapelari eustea lortu zuen.

Munduko Xake Txapelketa 2018
Rating Partida klasikoak Desberdinketa

Xake aktiboa

Puntuak
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
NorvegiaMagnus Carlsen 2835 ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 1 1 1 - 6 (3)
Ameriketako Estatu BatuakFabiano Caruana 2832 ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 0 0 0 - 6 (0)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne