| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 107. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 2020 UCI World Tour 2.UWT | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | abuztuak 29 – 2020.eko irailak 20 | ||
Luzera | 3.484,2 km | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Irteera-lekua | Niza | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 176 | ||
Amaitu dutenak | 146 | ||
Bataz besteko abiadura | 40,22 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Tadej Pogačar[2] (UAE Team Emirates) | ||
Txapeldunordea | Primož Roglič[3] (Jumbo-Visma) | ||
Hirugarrena | Richie Porte (Trek-Segafredo) | ||
Puntukako sailkapena | Sam Bennett (Deceuninck-Quick Step) | ||
Eskalatzailerik onena | Tadej Pogačar[2] (UAE Team Emirates) | ||
Gazte onena | Tadej Pogačar[2] (UAE Team Emirates) | ||
Saiatuena | Marc Hirschi[1] (Team Sunweb) | ||
Talderik onena | Movistar Team | ||
◀2019 | 2021▶ | ||
Dokumentazioa |
2020ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 107. edizioa izan zen. 2020ko abuztuaren 29an Nizan hasi eta irailaren 20an Parisen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 21 etapa egin zituztelarik. Lehen asmoa ekainaren 27an hasi eta uztailaren 19an amaitzea zen, baina COVID-19 pandemiaren eraginez datak atzeratu egin ziren.
Irabazlea Tadej Pogačar izan zen, UAE Team Emirates taldeko esloveniar txirrindularia. Garaipen honekin proba hau irabazten duen bere herrialdeko lehen txirrindularia bilakatu zen, eta Tourra irabazten duen hirugarren gazteena.
Lehenbiziko euskalduna, Bahrein McLaren taldeko Mikel Landa arabarra izan zen, sailkapen orokorreko laugarren postuan amaitu zelarik.