| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 108. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | UCI World Tour 2021 2.UWT | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | ekainak 26 – 2021.eko uztailak 18 | ||
Luzera | 3.414,4 km | ||
Herrialdea | Frantzia Andorra | ||
Irteera-lekua | Brest | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Taldeak | 23 | ||
Parte-hartzaileak | 184 | ||
Amaitu dutenak | 141 | ||
Bataz besteko abiadura | 41,165 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Tadej Pogačar (UAE Team Emirates) | ||
Txapeldunordea | Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) | ||
Hirugarrena | Richard Carapaz (Ineos Grenadiers) | ||
Puntukako sailkapena | Mark Cavendish (Deceuninck-Quick Step) | ||
Eskalatzailerik onena | Tadej Pogačar (UAE Team Emirates) | ||
Gazte onena | Tadej Pogačar (UAE Team Emirates) | ||
Saiatuena | Franck Bonnamour[1] (B&B Hotels p/b KTM) | ||
Talderik onena | Bahrain Victorious | ||
◀2020 | 2022▶ | ||
Dokumentazioa |
2021eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 108. edizioa izan zen. 2021eko ekainaren 26an Bresten hasi eta uztailaren 18an Parisen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 21 etapa egin zituztelarik.
Tadej Pogačarrek (UAE) irabazi eta bi Tour irabazi dituen txirrindularirik gazteena bilakatu zen. Sailkapen nagusiko podiumean alboan izan zituen Jonas Vingegaard (Jumbo) eta Richard Carapaz (Ineos). Talderik onena Bahrein izan zen. Maillot berdea, Tour horretan berpiztu zen Mark Cavendishentzat (Quick Step) izan da. Irabazi zituen lau etapekin 34 zituen denera Tourrean, inork inoiz eskuratu dituen gehien, Eddy Merckxekin berdinduta.[2]
Lehenbiziko euskalduna Pello Bilbao gernikarra izan zen; sailkapen nagusiko bederatzigarren amaitu zelarik. Jonathan Castroviejok (Ineos) 23. amaitu zuen, eta 26. Ion Izagirrek (Astana).