2021eko Haitiko lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 2021eko abuztuaren 14a |
Kokaleku | Tiburon (en) |
Herrialdea | Haiti |
Lurrikararen momentu sismikoa | 7,2 |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale IX (en) |
Sakonera bertikal | 10 km (hipozentro) |
Pertsona hilak | 2.207 (2021eko abuztuaren 22a) |
Pertsona zaurituak | 12.268 |
2021eko Haitiko lurrikara 7,2 magnitudeko seismoa izan zen,[1] 2021eko abuztuaren 14an Haitiko Tiburon penintsulan gertatu zena. Epizentroa, berriz, Saint-Louis du Sud herritik hurbil kokatu zuten, Port-au-Prince hiriburutik 150 kilometro mendebaldera, hamar kilometroko sakoneran. Tsunami arriskuaz ere ohartarazi zuten hasieran, baina azkenean bertan behera utzi zuten alerta.[2] Iturri ofizialek abuztuaren 19an emandako datuen arabera, hildakoak 2.189 pertsona ziren, desagertuak 332, zaurituak 12.268, eta laguntza behar zutenak 600.000. Gainera, Grace ekaitz tropikalak bilaketa lanak zaildu zituen.[3]