Egunotan albiste da artikulu honetako gaia. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2022ko Munduko Futbol Txapelketa 2022ko azaroaren 21etik abenduaren 18ra Qatarreko hainbat hiritan ospatu zen 22. Munduko Futbol Txapelketa izan zen.
Arabiar munduan antolatutako lehen txapelketa izango da, eta baita gehiengo musulmana daukan herrialde batean eratutako lehen aldia ere. Hego Koreak eta Japoniak elkarrekin paratu zuten 2002ko Munduko Futbol Txapelketaren ondoren, Asian egingo den lehenengo txapelketa izango da.
Lehendabiziko aldiz, txapelketako partiduak ez dira maiatz, ekain edo uztailean jokatuko: Qatarren uda sasoiko tenperatura altuegiak direla eta, azaroan eta abenduan jokatuko da.[1] 64 partida jokatuko dira bost hiritako 8 estadiotan.
32 futbol selekziok hartuko dute parte, horietatik 31 sailkapen txapelketen bidez eta Qatarreko futbol selekzio nazionala zuzenean, antolatzaile gisa. Finala abenduaren 18an jokatuko da Lusaileko Lusail Iconic Stadium-en.