Egunotan albiste da artikulu honetako gaia. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2023-2025eko Israel-Palestina gerra | |||
---|---|---|---|
Arabiar-israeldar gatazka | |||
Legenda: Gazako Zerrenda Israelek okupatutako Gazako Zerrendako eremuak. (ikus, baita ere, gatazkaren mapa detaileduna) | |||
Data | 2023ko urriak 7 – egun (1 urte, 3 hilabete eta 25 egun) | ||
Lekua | Israel eta Gazako Zerrenda, Palestina | ||
Egoera | Martxan
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
17 nepaldar Hamasek bahiturik, beste 7 zauritu[12] 2 thailandiar hildako, 11 bahitu eta 8 zauritu[13][14] mediku indonesiar bat, Israelek hildakoa[15] |
2023-2025eko Israel-Palestina gerra —orobat 2023-2025eko Israel-Gaza gerra edo 2023-2025eko Israel-Hamas gerra deitua— Ekialde Hurbileko krisi eta gerra zabal bat da, 2023ko urriaren 7an hasia eta oraindik amaitu gabea. Egun horretan, Gazako zerrendatik, hango erakunde politiko-militarrek, Hamas buru zutela, Israeli eraso zioten eskualde mugakideetan. Israelek, kontraerasoan, komando palestinarrak kanporatu zituen, eta eraso iraunkor eta gogor bati ekin zion Hamasen eta, oro har, Gazako palestinarren kontra, lurraldearen setio orokorra eta lehorreko inbasioa eginda. Ofentsiba militar horrek hondamendi orokorra ekarri dio Gazari, hala bertako biztanleei nola bizi azpiegiturei. Faseka, Israelek Zisjordaniara zabaldu zituen operazio militarrak.
Lehendabiziko erasoan, palestinar erakunde militarrek 250 gatibu inguru eraman zituzten atzera Gazara, eta Israelen zeuden 1.200 pertsona inguru hil ziren, ordu arteko Gaza-Israel krisietan ikusi gabea. Heriotza kopuru horretan, Israelgo Armadak berak hildakoak zenbatu behar dira; Gazara ihesi zihoazen ibilgailuei eraso baitzien, eta bereizi gabe hil zituen hala palestinar gudariak nola bahituak. Israelgo Armadako 635 soldadu hil dira 2023ko urriaren 7tik 2024ko maiatzaren 27a arte, palestinarrekin borroketan edo armakideek hilda.[16][17] Israelen kontra, hainbat kohete jaurti dira, baina gehienak neutralizatuak izaten dira heldu baino lehen, Israelen Burdinazko Kupula defentsa sistemari esker.
Israelek Gazako pertsonak eta eraikinak bereizi gabe bonbardatu ditu, era guztietako hornidura moztu, eta milioi bat pertsonaz gorako Gazako hainbat eremu herritarrez husteko agindu. Gerra hau hasi eta lau hilabetera, milioi bat palestinarrek Gazaren hegoaldean bilatu dute aterpe, eta gosetea zabaldu da. Egiaztatu da Israelen erasoek 40.000 palestinarretik gora hil dituztela, eta hamar milaka zauritu eragin. Hala ere, zenbaketa positibotik at, kalkulatu da 200.000 palestinar inguru hil direla.[18]
Biztanleria zibilaren kontrako Israelen eraso errepikakor, masibo eta latzek gerra krimenen eta gerrari buruzko nazioarteko hitzarmenak urratzearen akusazioak erakarri dizkio estatu sionistari. NBEk bertako inoizko giza hondamendi handiena deitu dio, eta bere Gazako mandatariak eta bertako zein munduko eragile politiko zein humanitario ugarik «genozidiotzat» jo dute palestinarren kontrako Israelen operazioa. Israeldar oldarra Zisjordaniara eta beste eskualde mugakide batzuetara hedatu zen, AEBren babes militarraz. Nazioarteko krisi politiko handiena da Ukrainako inbasioa hasiz geroztik, eta nazioartea bi polo nagusitan banatu du: Mendebaldeko herrialde gehienek israeldar inbaditzaileak babesten eta armaz hornitzen jarraitu dute; gainerako herrialdeen artean, gehienak palestinar inbadituak babestearen alde agertu dira.
france 24 - 1
izeneko erreferentziarako:5
izeneko erreferentziarako|artxibo-data=
» zehazten baduzu «|artxibo-url=
» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 18 December 2023).
|artxibo-data=
» zehazten baduzu «|artxibo-url=
» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).
|artxibo-data=
» zehazten baduzu «|artxibo-url=
» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).
|artxibo-data=
» zehazten baduzu «|artxibo-url=
» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).