2023ko Tenerifeko baso-sutea | |
---|---|
Mota | Baso-sute |
Denbora-tarte | 2023ko abuztuaren 15a - 2023ko azaroaren 10a |
Data | 2023ko abuztua |
Kokaleku | Tenerife |
Herrialdea | Espainia |
2023ko abuztuaren 15ean, baso-sute bat gertatu zen Tenerife uhartean. Haizeak, beroak eta hezetasun-maila baxuek eragindako suteak ebakuazio masiboak,[1] uharteko floran eta faunan kalte orokorrak eragin zituen, eta kaltetutako udalerri batzuetan ur- eta argi-hornidura eten zen.[2]
Sutea, intentsitate eta ahalmen oso suntsitzaile handia zuenez, «seigarren belaunaldikotzat» hartu zuten.[3] Era berean, azken 40 urteetan Kanarietan izan den suterik larriena izan zen.[4]