2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia 2023ko maiatzaren 9
Bigarren finalerdia 2023ko maiatzaren 11
Finala 2023ko maiatzaren 13
Egoitza Liverpool Arena, Liverpool
Aurkezlea(k) Alesha Dixon
Hannah Waddingham
Julia Sanina
Graham Norton (finala)
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 37
Irabazlea "Tattoo"
Loreen
 Suedia

2023ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 67. edizioa izan zen. Liverpoolgo Liverpool Arena aretoan egin zen. Erresuma Batuan ospatzea erabaki zen; Ukrainak irabazi zuen 2022ko edizioa, baina ezin izan zituen ekitaldia antolatzeko segurtasun-baldintzak bermatu Errusia-Ukraina gerraren ondorioz. Finalerdiak maiatzaren 9 eta 11an jokatu ziren, eta final handia maiatzaren 13an.[1] Bederatzigarren aldia izango da lehiaketa Erresuma Batuan ospatzen dela.

Lehiaketa Loreen abeslari suediarrak irabazi zuen, "Tattoo" abestiarekin. Loreenek lehenago 2012ko edizioa irabazi zuen, eta lehiaketa birritan irabaztea lortzen zuen bigarren artista bilakatu zen, lehen emakumezkoa. Suediaren zazpigarren garaipena izan zen, Irlandaren errekorra berdindu zuelarik. Käärijä finlandiarrak lortu zuen bigarren postua "Cha Cha Cha" kantarekin, telebozketaren gustokoena izanik.

37 herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino hiru gutxiago. Bulgaria, Ipar Mazedonia eta Montenegrok bere partadeitza eten zuten, batik bat 2021-2022ko krisi energetikoak sortutako baldintza ekonomikoen ondorioz.[2]

  1. (Ingelesez) «Liverpool will host Eurovision 2023» Eurovision.tv 2022-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  2. (Ingelesez) «Eurovision 2023: Here are the 37 countries competing in Liverpool» Eurovision.tv 2022-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne