2024ko Frantziako Tourra

2024ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa111. Frantziako Tourra
TxapelketaUCI World Tour 2024 2.UWT
Etapak21
Datakekainak 29 – 2024.eko uztailak 21
Luzera3.498 km
HerrialdeaFRA Frantzia
ITA Italia
SMR San Marino
MON Monako
Irteera-lekuaFlorentzia
Helduera-lekuaNiza
Taldeak22
Parte-hartzaileak176
Amaitu dutenak141
Bataz besteko abiadura41,817 km/o
Official siteWebgune ofiziala
Emaitzak
TxapeldunaSLO Tadej Pogačar (UAE Team Emirates)
TxapeldunordeaDEN Jonas Vingegaard (Team Visma | Lease a Bike)
HirugarrenaBEL Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step)
Puntukako sailkapenaERI Biniam Girmay (Intermarché-Wanty)
Eskalatzailerik onenaECU Richard Carapaz (EF Education-EasyPost)
Gazte onenaBEL Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step)
SaiatuenaECU Richard Carapaz (EF Education-EasyPost)
Talderik onenaUAE UAE Team Emirates
◀20232025
Dokumentazioa

2024ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 111. edizioa izan zen, UCI World Tour 2024 lehiaketa zirkuituaren barruan antolatua, 2.UWT mailan. Irteera nagusia (grand départ) 2024ko ekainaren 29an izan zen Florentzian eta lehenbiziko hiru etapa hauek Italian garatu ziren, Grand Départ Florence Émilie-Romagne delakoa osatuz. Lasterketa uztailaren 21ean iritsi zen Nizara,[1] historiako lehen aldia Parisen amaitzen ez dena.[2] Antolatzaileek justifikatu dute hori Frantziako hiriburuan 2024ko Udako Joko Olinpikoak hurbilegi suertatzen zirelako.[2]

Garailea UAE Team Emirates taldeko Tadej Pogačar esloveniarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, sei etapa garaipen lortu zituen.[3]

Honekin batera, Jonas Vingegaard daniarra (aurreneko bi Tourreko garaile izandakoa) eta Remco Evenepoel belgikarra igo ziren podiumera, bigarren eta hirugarren sailkatu baitziren, hurrenez hurren.

Lehenbiziko euskalduna, Soudal Quick-Step taldeko Mikel Landa arabarra izan zen, sailkapen orokorreko bosgarren postuan amaitu zelarik.

  1. El 111è Tour de França es presenta en societat amb un inici i un final inèdits. L'esportiu de Catalunya 2023/10/25.
  2. a b 2024ko Frantziako Tourra Nizan amaituko da. eitb.eus 2022/11/30.
  3. Tadej Pogacarrek hirugarrenez irabazi du Frantziako Tourra

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne