2024ko Udako Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldia | |
---|---|
![]() | |
Mota | Olinpiar Jokoetako itxiera ekitaldia |
Honen parte da | 2024ko Udako Olinpiar Jokoak |
Data | 2024ko abuztuaren 11 |
Kokaleku | Stade de France |
Herrialdea | Frantzia |
Antolatzailea | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
2024ko udako Olinpiar Jokoen amaiera ekitaldia, «Records» izenburuaz egin zen.[1] Irekiera ekitaldia ez bezala, Parisko Jokoen itxiera ekitaldia estadio olinpikoan, Stade de France estadioan egin zen, 2024ko abuztuaren 11n.[2] Ekitaldiak bi ordu inguruko iraupena izan zuen eta etorkizun distopiko batean girotuta egon zen.[3] Estadioan 80.000 inguru ikusle izan ziren.[4]
Olinpiar zeremonien protokoloaren arabera, ekitaldiaren buru izan ziren kultura ordezkaritza bana, alde batetik, Frantziarena herrialde anfitrioi gisa, eta, bestetik, Ameriketako Estatu Batuena, 2028ko Udako Olinpiar Jokoen antolatzaile gisa. Ekitaldian zehar, Parisko alkate Anne Hidalgok Karen Bass Los Angeleseko alkateari olinpiar bandera eman zion.[5] Ekitaldian su olinpikoa itzali zen.