21 Grams (euskaraz 21 gramo) 2003ko Alejandro González Iñárritu mexikar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako drama film bat da. Guillermo Arriaga mexikar gidoigileak idatzi zuen. Sean Penn, Naomi Watts, Charlotte Gainsbourg, Danny Huston eta Benicio Del Toro aktoreek antzeztu zuten.
Heriotzaren Trilogia osatzen duten hiru filmeetako bat da, gainontzeko biak Amores perros (2000) eta Babel (2006) dira. Film honetako izenburuak gizaki baten hiltzean bere gorputzak gorpu bilakatzean galtzen dituen 21 gramoei aipu egiten dio, alegia, bizirauten dutenak berekin batera daramaten duten pisua.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Naomi Watts) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Benicio Del Toro) izendapenak jaso zituen.