27ko Belaunaldia Espainian 1920ko hamarkadan idazle eta intelektual multzo entzutetsu bat izan zen. Estetikoki joera eta mugimendu artistiko heterogeneoko artistak biltzen dituen arren, Europan garai hartan garatzen ari zen abangoardismoko korrontea eta espainiar tradizio kulturala bateratzea bilatzen zuten artistak jasotzen dituela aipatu izan da.
Partaideen zerrenda onartuena hau da: Jorge Guillén, Pedro Salinas, Rafael Alberti, Federico García Lorca, Dámaso Alonso, Gerardo Diego, Luis Cernuda, Vicente Aleixandre, Manuel Altolaguirre eta Emilio Prados. Taldearen sorrera ofizialtzat 1927 urtean Sevillan Luis de Góngora espainiar poetari eginiko omenaldia hartzen da. Carlos Hermidak, Madrilgo Complutenseko irakasleak, defendatu izan du egokiagoa izango litzatekeela Errepublikako Belaunaldia terminoa erabiltzea[1][2].