30. Oscar Sarien ekitaldia 1958ko martxoaren 26ean Hollywoodeko Pantages Antzokian egin zuten 1957. urtean zinemagintzan egindako lanik onenak saritzeko. Aurkezleak Bob Hope, Rosalind Russell, David Niven, James Stewart, Jack Lemmon eta Clarence Nash (Donald ahatearen ahots bezala) izan ziren eta Estatu Batuetan NBC telebistak eman zuen.