300 2006ko Zack Snyder estatubatuar zinema zuzendariaren historia eta akziozko filma bat da. Bertan, Gerard Butler, Lena Headey, David Wenham, Rodrigo Santoro, Vincent Regan eta Michael Fassbender aktoreek antzeztu zuten.
Frank Miller eta Lynn Varley komikigileen 300 komikian oinarritua dago, bertan Termopiletako guduan 300 espartar eta pertsiaren arteko borroka era librean egokitu eta komikiari ahal bezain leial kontatzen delarik.
2014an 300: Rise of an Empire ("300: Inperio Baten Sorrera") izeneko jarraipena izan zuen.