4.0 Industria —laugarren industria iraultza,[1] industria adimentsua[2] edo etorkizuneko ziberindustria[3] ere deritzona— ekoizpen baliabideak antolatzeko era berri bat da. Lortu nahi den helburua da fabrika adimenduak (smart factories) abiaraztea beharrizan eta ekoizpen prozesuei moldagarritasun handiagoa eskaintzeko eta baliabideen esleipena eraginkorrago egiteko, industria iraultza berri honi bidea irekitzen diona.[4]
Joera hau kontzeptu teknologiko berri batzuetan oinarritzen da, besteak beste: Gauzen Internet; Sistema ziberfisikoak, Cultura maker (zuk zeuk egin metodoa), 4.0 fabrika…[5][6] Hala ere, 4.0 Industria ez da esandako puntuetara mugatzen, hori baino gehiago da. 4.0 Industria laugarren industria iraultzaren oinarri sendoa da, ekonomiaren unitate emankor guztien digitalizazio eta koordinazioaren ideiaren garrantzia azpimarratzen duena.[7]
4.0 Industriaren kontzeptua ez da oraindik ere errealitate bermatu edo finkatu bat, Internetaren eta puntako teknologien erabilera intentsiboa eginez hurrengo urteetan gizarte aldaketa nabarmenak lor ditzakeen garapen industrialaren une bereizgarri bat baizik. Hau dena, adimentsuagoak eta ingurumenarekiko jasangarriagoak diren eta bai elkarrekin bai eta eskari/eskaintza merkatuekin hobeto komunikatuak egongo diren energia sorgailu zein industria plantak garatzeko helburuarekin.[4]