480p bideo-bistaratzeen pantaila-bereizmen laburdura bat da. 480 zenbakiak bereizmen bertikala 480 pixelekoa dela adierazten du eta p letrak eskaneatze mailakatuari erreferentzia egiten dio. 4:3 formatu-ratioa denean (480 × 4⁄3 = 640) 640 pixeleko bereizmen horizontala izango du. Formatu horri bereizmen estandarra (SDTV) moduan ere ezagutzen zaio. Bereizmen estandarra beti izango da 4:3 formatu-ratioan eta oso erabilia izan zen lehenengo plasmazko telebistetan. 480p normalean NTSC eskualdeetan erabiltzen da. PAL edo SECAM eskualdeetan, berriz, 576 pixeleko bereizmen bertikala izango da.