60 Minutes

 60 Minutes
Jatorria
Sortzailea(k)Don Hewitt (en) Itzuli
Izenburua60 Minutes
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua46
Atalak2.325
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista dokumentala
Iraupena42 minutu
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaClaudia Weinstein (en) Itzuli
Jeff Fager (en) Itzuli
[[Kategoria:Claudia Weinstein (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
[[Kategoria:Jeff Fager (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Konpainia ekoizleaCBS Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:CBS Productions (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragileaJeff Fager (en) Itzuli
AurkezleaSteve Kroft (en) Itzuli, Lara Logan, Scott Pelley (en) Itzuli, Bill Whitaker (en) Itzuli eta Lesley Stahl (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data1968ko irailaren 24a

cbsnews.com…
IMDB: tt0123338 Rottentomatoes: tv/60_minutes Metacritic: tv/60-minutes TV.com: shows/60-minutes
Facebook: 60minutes Twitter: 60Minutes Instagram: 60minutes Youtube: UCsN32BtMd0IoByjJRNF12cw Edit the value on Wikidata
kronologia
60 Minutes 60 Minutes II (en) Itzuli
Mike Wallace eta Harry Reasoner izan ziren 60 Minutes saioko lehen aurkezleak, 1968an.

60 Minutes telebista saio bat da, Don Hewitt ekoizleak sortua eta CBS telebista kate estatubatuarrak ekoiztua. Kazetaritza-azterketaren eta -informazioaren formatua du. 1968ko irailaren 24az geroztik, Harry Reasoner eta Mike Wallace aurkezle zituela, arrakasta handia izan du Estatu Batuetan. Edizio bakoitzean, gaurkotasuneko hiru erreportaje aurkezten ditu saioak.

Saioa 1968an hasi zen, Mike Wallacek eta Harry Reasonerrek aurkeztutako hamabosteroko telebista saio gisa. Krema koloreko platoaren alde banatan esertzen ziren biak, baina platoaren kolorea beltzera aldatu zen geroago, oraindik erabiltzen den kolorea. Programak kronometro handi bat erabiltzen zuen trantsizio-aldietan, eta kroma bidez nabarmentzen zituen gaiak; bi teknika horiek erabiltzen jarraitzen du. 1972an, saioa 18:00etatik 19:00etara ematen hasi zen, ekialdeko ordua, nahiz eta batzuetan ordutegi hori eten egiten zen igandetan, NFLko partidak ematen zirelako. Orduz geroztik, normalean, igande gauetako formatuari eutsi dio saioak, nahiz eta hasiera ordua noizbehinka aldatu egin den. Normalean, saioa arratsaldeko 7:00etan hasten da, ekialdeko ordua. Arratsalde horretan kirol-saioren bat ematen bada, 60 Minutes saioa arratsaldeko 7:30ean (ekialdeko ordua) edo partidaren amaieran hasten da.

Elkarren artean pantailarik partekatzen ez duten korrespontsalek gidatzen dute saioa. Aurkezle finkoak dira: Lesley Stahl, Scott Pelley eta Bill Whitaker. Hainbat «spin-off» (serie deribatua) egin dira, programaren nazioarteko formatuak barne. Paramount+ zerbitzuan dago eskuragarri[1].

  1. 60 mins Streaming: Watch & Stream Online via Paramount Plus. 24 de noviembre de 2023.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne