617 Patroklo

617 Patroklo 
Behaketa
Magnitude absolutua8,26
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaAugust Kopff
Aurkikuntza-data1906ko urriaren 17a
Aurkikuntza-lekuaHeidelberg-Königstuhl astronomia obserbatorioa
Planeta txikien taldeaJupiter trojan (en) Itzuli eta Trojan camp trojan asteroid (en) Itzuli
Honen izena daramaPatroklo
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis5,9339943148637 AU
Periapsis4,4792965455343 AU
Ardatzerdi handia5,206645430199 AU
Eszentrikotasuna0,13969625825603
Orbita-periodoa4.339,4574275485 egun
Batezbesteko anomalia9,0511831141253 °
Makurdura orbitala22,05276 °
Goranzko nodoaren luzera44,351434308937 °
Periapsiaren argumentua308,59119391874 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa140,362 km
Masa1.360.000.000.000.000.000 kg
Dentsitatea0,88 g/cm³
Tenperatura110 K
Albedoa0,0471
0,047
Mota espektralaP-type asteroid (en) Itzuli
Behin-behineko izendapenak1906 VY
1941 XC
1962 NB
A906 UL
Nabigazioa
« 616 Elly • 618 Elfriede »

617 Patroklo asteroide gerrikoan aurkitutako 617. asteroidearen izena da. 1906ko urriak 17an aurkitu zuen August Kopff astronomo alemaniarrak Heidelbergeko behatokitik. Bere behin-behineko izena 1906 VY zen.

Johann Palisak iradokitako izena da, greziar mitologiako Patroklo pertsonaiagatik, Akilesen laguna zena eta Hektorrek hil zuena. Aipaturiko beste bi pertsonaiek ere badute euren izeneko asteroide bana, 588 Akiles eta 624 Hektor.

Patroklo Eguzki-Jupiter sistemako L5 Lagrangeren puntuan kokatua dago, eta asteroide troiarren artean ilargi handi bat duen lehen asteroide ezaguna da. Biak, asteroidea zein bere ilargia antzerako tamainakoak dira, distiran ezberdintzen direlarik, 0,2 magnitude inguruan. Ilargi hau 2001eko irailak 22ko arratsaldeko ordu biak aldera aurkitu zen Hawaiiko Mauna Keako behatokitik Gemini North teleskopioarekin, 8,1 metroko zabalera duena. Aurkitzaileak Southwest Research Instituteko W. J. Merline, Arizonako Unibertsitateko L. M. Close eta N. Siegler eta Hawaiiko unibertsitateko D. Potter izan ziren.

2021ean martxan izango den Lucy espazio-ontziak Orus bisitatuko du.[1]

  1. Levison, H. F.; Olkin, C.; Noll, K. S.; Marchi, S.; Lucy Team. (2017ko martxoa). «Lucy: Surveying the Diversity of the Trojan Asteroids: The Fossils of Planet Formation» 48th Lunar and Planetary Science Conference (1964): 2025. Bibcode2017LPI....48.2025L..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne