93. Oscar Sariak | |
---|---|
Mota | Academy Awards ceremony (en) |
Data | 2021eko apirilaren 25a |
Edizio zenbakia | 93 |
Kokaleku | Dolby Theatre Los Angeles Union Station (en) Hollywood Kalifornia |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Aurkezlea | Ariana DeBose Lil Rel Howery |
Nork transmititua | |
Webgune | oscar.go.com |
93. Oscar Sarien ekitaldia 2021eko apirilaren 25ean ospatu zen Los Angelesen, 2020ko urtarrilaren 1 eta 2021eko otsailaren 28 artean estreinatutako lanik onenak saritzeko. Bi egoitza izan zituen, Union Station tren geltokia eta ohiko Dolby Antzokia.[1] Estatu Batuetan ABC telebistak eman zuen.
COVID-19 pandemiak filmeen banaketan izandako eraginaren ondorioz, filmeen hautagarritasun epea, aurreko urtea hartu ohi duena, bi hilabetez luzatu zen.[2] Horrez gain, ezohikoz, zinema aretoetarik pasa gabe zuzenki streaming plataformetan estreinatutako filmak onartu ziren, zinema aretoetan estreinatzeko asmoa zegoela erakutsi ezkero.[3]