Nafarroako Autobia Leitzarango Autobia Urumeako Autobia | |
---|---|
Kokapena | |
Hasiera | Medinaceli |
Amaiera | Astigarraga |
Deskribapena | |
Luzera | 320 km |
Nafarroako Autobia, Leitzarango Autobia edo Urumeako Autobia Nafarroa, Gipuzkoa eta Espainiako autobia bat da, Soriako Medinaceli eta Gipuzkoako Astigarraga lotzen dituena eta, bitartean, Soria, Tutera, Iruña, Irurtzun eta Leitzan zehar igarotzen dena. Tuteratik Irurtzunera, AP-15 autobidea tartekatzen da, bidesariduna.
Irurtzundik Leitzarainoko tartea Nafarroako Gobernuak eraiki zuen 1991 eta 1995 urteen artean N-130 errepidearen trazadura zaharraren gainean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Andoain artekoa. Bere izenak Nafarroatik, Nafarroako Leitzaran ibarretik eta Nafarroa eta Gipuzkoako Urumea ibaitik jasotzen du. A-15 du identifikatzailea.
1988tik 1992ra, ezagun egin zen Leitzaran ibarreko trazatu planari buruzko gatazka piztu zenean. Hasierako trazatuaren kontrako posizioak (Autobidearen Aurkako Koordinakundea, ondoren Lurraldea bihurturik) aurrez aurre izan zituen Gipuzkoako Foru Aldundia eta alderdi politiko gehienak, tentsioa areagotuz ETAk esku hartu zuenean. Egungo Gipuzkoako tartea Lurraldea koordinakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak negoziatu zuten 1992an.