ASCII

ASCII

American Standard Code for Information Interchange (Informazioaren Elkartrukerako Kode Estatubatuar Estandarra) alfabeto latinean oinarritutako karaktereen kodea da. 1963an sortu zuen Estatu Batuetako Estandarren Batzordeak (ASA) telegrafian erabilitako kodeen eboluzio bezala. Beranduago, 1967an, letra xeheak gehitu eta kontrol kode batzuk berriz definitu ziren, US-ASCII deritzon kodea sortuz.

Egungo sistema informatiko gehienek ASCII kodea edo haren hedapen bateragarriren bat darabilte, testuak adierazi eta testua maneiatzen duten gailuen kontrolerako.

128 kode posible definitzen ditu, 32 karakteretako 4 azpitaldetan banatuta. 7 bit definitzen dira kodeko, baina erdia baino gutxiago erabiltzen ditu kontrolerako karaktereak, alfabetukoak (letra xeherik gabe), zenbakizkoak eta puntuaziozkoak definitzeko. Abantaila nagusia, estandar bat izateaz gain, kodeen hurrenkera alfabetikoa da.

Normalean ASCII kodea 8 bitetara zabaltzen da, kontrol bit bat gehituz, parekotasun-bita deritzona.

ASCII deitzen zaio 8 biten bitartez karaktere gehigarriak definitzea ahalbidetzen duen ISO-8859-1 estandarrari ere, baina ez da egokia erabilpen hau.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne