A Lama Galiziako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Pontevedra probintziako Pontevedra eskualdekoa. 2005eko erroldan, 3.026 biztanle zituen, horietatik 106 atzerritarrak. Galiziera hiztunak % 92,88 dira. Galizieraz bertako herritarrei lamense deritze.
A Laman espetxe handi bat dago, 1.000 presotik gora dituena, horietako batzuk euskal herritarrak, Espainiako Gobernuak aplikatutako sakabanatze politikaren ondorioz. Espetxe hura 1.008 preso edukitzeko diseinatuta dago, baina 2000ko hamarkadaren amaieran ia 2.000 preso hartzera iritsi zen; geroztik, bere edukiera teorikora hurbilduz joan da.[1]
- ↑ (Gaztelaniaz) Víctor Méndez: «La cárcel de A Lama se 'vacía' de presos», Diario de Pontevedra, 2013-10-14.