A Man for All Seasons (euskaraz Denboraldi Guztietarako Gizona), 1966ko Fred Zinnemann austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren biografia eta drama film bat da. Robert Bolt idazlearen 1960ko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Paul Scofield, Wendy Hiller, Leo McKern, Orson Welles, Robert Shaw eta Susannah York aktoreek antzeztu zuten.
Sei Oscar Sari irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria (Fred Zinnemann), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Fred Zinnemann), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Paul Scofield), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Robert Bolt), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Ted Moore) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Elizabeth Haffenden eta Joan Bridge). Gainera, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Robert Shaw) eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Wendy Hiller) izendapenak jaso zituen.