A Star Is Born (euskaraz Izar bat jaio da) 2018ko Bradley Cooper estatubatuarrak zuzendutako amodiozko musikal film bat da. Bradley Cooper aktorearen lehen filma izan zen zinema zuzendari bezala. 1937ko izenburu berdineko filmean oinarritua dago, jatorrizko filmaren hirugarren berregokitzapena delarik 1954ko filmaren eta 1976ko filmaren ondoren. Cooper beraz gain, Lady Gaga, Andrew Dice Clay, Dave Chappelle eta Sam Elliott aktoreek antzeztu zuten.
Veneziako Mostran estreinatu zen 2018ko abuztuaren 31an.[1]