A eremua (Zisjordania) | |
---|---|
![]() | |
Mota | lurraldeko administrazio-erakunde |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 31°53′49″N 35°12′04″E / 31.897°N 35.201°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Honen parte da | Zisjordaniako eremuak Osloko Akordioen arabera Palestinar enklabeak |
Israelen banaketa administratiboa | Judea eta Samaria Eremua |
Zona A ( hebreeraz: A שטח ) Osloko Akordioek definitutako lurralde eremua da; Israelek okupatutako Zisjordanian Palestinako Aginte Nazionalaren kontrol zibil eta segurtasunekoa aplikatzen den eremua da. A eremuak Zisjordaniaren % 18 inguruko eremuak hartzen ditu, lurralde isolatu eta etenak (berdez mapan), enklabe palestinarren artxipelago modukoa osatzen dutenak B eremuko zonaldeekin. B eremuak % 22 inguru hartzen du Zisjordanian, eta Israelen mendeko kontrol osoko C eremua Zisjordaniako lurraldearen %61 da gutxi gorabehera.
Palestinako hiri guztiak daude A zonaldean, eta herrien zati bat ere bai. 2013an Zisjordaniako biztanleriaren % 55 inguru bizi ziren bertan. [1]
XXI. mendean, A eremuak zortzi hiri palestinar eta haien inguruko eskualdeak barne hartzen ditu (Nablus, Jenin, Tulkarem, Qalqiliya, Ramallah, Betleem, Jeriko eta Hebronen % 80 ), eta ez dago israeldar kokalekurik. [2]