Ab Urbe condita (liburua) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Tito Livio |
Sorrera-urtea | 10(e)ko hamarkada |
Izenburua | Ab Urbe condĭta |
Jatorrizko herrialdea | Erromatar Inperioa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | historiography (en) |
Hizkuntza | latina |
Zatiak | 142 kapitulu |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Argumentu nagusia | Erromako historia |
Ab urbe condita Tito Livio historialari erromatarrak idatzitako urte-liburuak dira. Izenburua "hiriaren sorreratik", hau da, "Erromaren sorreratik" esan nahi duen latinezko esaera da. Obra monumentala izan zen: Erromako historia bere hasieratik K.a. 753an azaltzen du. Liburua epe luze batean idatzi zen, K.a. 59. urtetik K.o. 17. urte arte.[1] Askotan beste izenburuekin ezagutu da, esaterako Erromako historia eta Erromako historia bere sorreratik. Lehen bost liburuki K.a. 26 urtetik 25era agertu ziren. Doro greziarrak editatu zituen.[2]