Abandoibarra etorbidea

Abandoibarra etorbidea

Bilbo, Abando, Abandoibarra
Abandoibarra etorbidearen ikuspegia, Ingelesen Landako parkeruntz eta Guggenheim Bilbao Museotik ikusita.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Abandoibarra etorbidea is located in Euskal Herria
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea is located in Bizkaia
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea is located in Bilbo
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea
Koordenatuak: 43°16′08.30″N 2°56′17.84″W / 43.2689722°N 2.9382889°W / 43.2689722; -2.9382889

Abandoibarra etorbidea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen etorbide bat da, izen berdineko Abandoibarra eremuan. Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzean dago, Uribitarte pasealekuan hasi eta Guggenheim Bilbao Museoa barnealdetik inguratuz Euskalduna jauregia eta Jesusen Bihotzaren plazak bat egiten duten lekuan amaitzen da.

Museoa atzean laga ostean, etorbideak itsasadarra zirkulu erdi batez inguratu eta Ingelesen Zelaiaren parke berria ezkerraldera eta Ingelesen Zelaiaren eta Evaristo Txurruka y Brunet kaiak eskuinera dituela luzatzen da.

Etorbide guztian barna Euskotran konpainiako tranbiaren A linea hedatzen da, bertan hiru geltoki dituelarik: Guggenheim geltokia, Abandoibarra geltokia eta Euskalduna geltokia.

Bestalde, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean dauden Deustu barrutia eta Gazteleku auzoarekin honako lau zubien bidez lotzen da: Salbeko zubia, Pedro Arrupe zubia, Deustuko zubia eta Euskalduna zubia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne