Abd ar-Rahman III.a

Abd ar-Rahman III.a
Kordobako kalifa

929ko urtarrilaren 16a - 961eko urriaren 15a
← baliorik ez - Al Hakan II.a
Kordobako emirra

912ko urriaren 21a - 929ko urtarrilaren 16a
Abdulah I.a Kordobakoa - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaKordoba889ko urtarrilaren 11 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaKordobako emirerria
Kordobako kaliferria
HeriotzaKordoba961eko urriaren 15a (egutegi gregorianoa) (72 urte)
Hobiratze lekuaAlcázar de los Reyes Cristianos (en) Itzuli
Familia
AitaMuhammad
AmaMuzna
Seme-alabak
Familia
LeinuaOmeiatarren dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
islama

Abd ar-Rahman III.a[1]arabieraz: عبد الرحمن الثالث‎‎Abd al-Rahman ibn Muhammad ibn Abd Allah— (Kordoba, 889ko urtarrilaren 11Medina Azahara 961eko urriaren 15) Kordobako emir eta kalifa (912-961) eta omeiar leinuko printze Al-Andalusekoa zen. Hogeita bi urte besterik ez zituela ailegatu zen tronura eta hurrengo berrogeita hamar urtez omeiar leinuko printzerik boteretsuena zen[2]. Aita Muhammad printzea, Abd Allah I.a Kordobakoa emirraren semea, zuen eta al-Nasir (euskaraz: Fedearen defendatzailea) ezizena.

Nahiz eta bere erreinaldian erlijio guztietako fededunek erlijio askatasuna izan, ismailitak borrokatu zituen, alde batetik Afrikako bere etsaien aldekoak zirelako eta bestetik berarentzat kalifa titulua aldarrikatzeko.

924an, Antso I.a Gartzesaren Iruñea hiriburua arpilatu zuen. 934an, Iruñeko Erresuma eta Arabako konderria mendean hartu ondoren, bere izeko zen Tota Nafarroakoa bere basailu bihurtu zuen, Gartzia I.a Nafarroakoa bere semea uko eginez[3].

  1. EIMAren izen zerrendan marratxorik gabe dator, baina geroztik Euskaltzaindiak 165. arauan zehaztu du euskara batuan ar- forma dagokiola arabierazko artikulu horri.
  2. Valdeón Baruque, Julio. (2001). Abderramán III y el califato de Córdoba. Madril: Debate ISBN 84-8306-437-5..
  3. Arjona Castro, Antonio. (1982). Anales de Córdoba musulmana (711-1008). Kordoba: Monte de Piedad de Córdoba ISBN 84-7231-656-4..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne