Abdalwadidak بنو عبد الواد | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1235 – 1556 | |||||||||
Monarkia | |||||||||
| |||||||||
Abdalwadiden erresuma | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Tilimsen | ||||||||
Kultura | |||||||||
Erlijioa | Islam Sunita | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Abdalwadidak[1] (arabieraz: بنو عبد الواد, Bānu ʿabd āl-Wād) edo zijandarrak[1] (arabieraz: زيانيون, Ziyānyūn) Tilimsengo Erresuma gobernatu zuen zenata berbere leinua izan zen.[2]
Almohadeek 1236an boterea lortu zutenean,[3] Tilimsengo Erresumak abdaluadiek gobernaturiko estatu independente bilakatu zen. Yaghmurasen Ibn Zyanek bertoko berbere taldeak bildu zituen eta Granadako emirraren eta Alfontso X.a Gaztelakoaren laguntzari esker, mariniak aurre egin zituen.[3]
Ipar-mendebaldeko Aljeria gobernatu zuten, hiriburua Tilimsen izanik. Bere eremua Tilimsendik Xelif eta Aljerreraino zihoan. Hedapen handienean baita Muluyaraino mendebaldean, Sijilmasaraino hegoaldean eta Soummameraino ekialdean ere.[4][5] Bere agintaldiak 1235 eta 1556 artean iraun zuen.[6]