Abias Judakoa | |||
---|---|---|---|
← Roboam - Asa Judakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jerusalem, ? | ||
Herrialdea | Judeako Erresuma | ||
Talde etnikoa | Israelita | ||
Heriotza | Jerusalem, K.a. 911 (38/39 urte) | ||
Hobiratze lekua | Jerusalem | ||
Familia | |||
Aita | Roboam | ||
Ama | Maacah | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Bibliako hebreera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Mount Zemaraim (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | jahvismoa |
Abias Judakoa (hebreeraz: אביים, Aviyam, "Nire aita Jauna da" esan nahi duena) Daviden etxeko laugarren erregea eta Judako Erresumako bigarrena izan zen. Roboam eta Micaiahren semea zen eta K.a. 915 eta K.a. 913 bitartean gobernatu zuen William F. Albrighten arabera.
Abias errege bihurtu zenean Jeroboam I.ak gobernatutako Israeleko Erresumarekin etsaitasunak itzuli ziren, Semarayim mendian garaitu zuena, bere armada desagerraraziz, 500.000 soldadu hil baitziren. Judara zenbait herri erantsi zituen. Damaskoko Tab-Rimmonekin aliantza bat sinatu zuen, eta siriarrenganako bere hurbiltzeak hauen Juda eta Israelen arteko kontuetan jarraikako parte-hartzeen hasiera adierazi zuen.
Liburukoa baino osoagoa den biografia bat Iddo profetak idatzi zuen, baina testua galdu egin da. Abiasek lau emazte eta hogeita hamazortzi seme-alaba izan zituen, eta hil zenean bere arbasoekin batera lurperatua izan zen Jerusalemen. Bere seme Asa Judakoa izan zen bere oinordekoa.
Aurrekoa Roboam |
Judako erregea K.a. 915-K.a. 913 |
Ondorengoa Asa Judakoa |