Abisko Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 512 m |
Mota | parke nazional |
Azalera | 7.720,55 ha |
Eponimoa | Abisko |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 68°19′27″N 18°40′51″E / 68.3243°N 18.6807°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Suediaren banaketa administratiboa | Norrbottengo konderria |
Suediako udalerria | Kiruna udalerria |
Abisko Parke Nazionala Suedia iparraldean, Norrbottengo konderrian kokatuta dagoen parke nazional bat da, izen bereko Abisko herritik hurbil.
Geografikoko Suediako Laponia probintzian kokatua dago, Norvegiako muga ondoan, eta Kiruna udalerriaren barnean dago, Suediako iparralderenekoena eta handiena dena. Torneträsk lakuan hasten da, herrialdeko lakurik handienetako bat dena, honen ondoan Abisko izeneko herrixka txikia dagoelarik, eta 15 kilometro hegomendebalderantz hedatzen da. Zirkulu Polar Artikotik 200 kilometro iparraldera dago eta bere hedadura 77 kilometro karratukoa da.
Parkea 1909an fundatu zen, Suedian naturaren kontserbaziorako lehen legeak aldarrikatu ziren urtean. Abisko Parke Nazionalaren jatorrizko asmoa "ezaugarri eskandinaviarreko gune bat bere jatorrizko egoeran eta zientzia ikerketarako laguntza bezala mantentzea" zen. Ondoren, parkea atrakzio turistiko garrantzitsu bat izatera pasa da.
Kungsleden izeneko bidezidorra, eskandinaviar mendilerroa zeharkatzen duena, Abisko herrixkan hasi (edo amaitzen) da eta parke nazionalean zehar jarraitzen du.