Abolizionismoa etika eta moralaren ikuspuntutik giza eskubideen aurka doazela iritzi duen lege, kontzeptu eta ohiturak deuseztea defendatzen duen dotrina eta mugimendua da. Izendapen hau hasiera batean eta nagusiki esklabotzaren aurka zegoen mugimendua izendatzeko erabilia izan zen. Ilustrazioaren garaian sortu eta XIX. mendean zehar hainbat herrialdeetan barna indartuz joan zen.
Erabateko harremana du liberalismoarekin (XVIII-XIX mendeak), nahiz eta aurreko mendeetan abolizionistak sortu ziren, hala nola Francisco José de Jaca eta Epifanio de Moirans erlijiosoak. Gaur egun ere, XXI. mendean, oraindik ere esklabotasun ukaezina dago zenbait herrialdetan, hala nola Brasilen. 2003. urtean, adibidez, Luiz Ignácio Lula da Silvak, orduko presidenteak, zerrenda bat argitaratu zuen, azken bi hamarkadetan esklaboak izateagatik zigortutako aberatsen izenekin. Urte horietan, 10.731 esklabo liberatu zituen gobernuak. Emakume beltz esklabizatuen erresistentzia-estrategiak ezagutzeko aukera ematen duen ebidentzia dago. Estrategia horiei esker, beren askatasuna demandatu ahal izan zuten kolonialismoaren garaian. Horretarako, botere kolonialaren diskurtsoari aurre egin behar izan zioten demanda judizialen bidez, ez zekitela, ezin zutela edo ez zutela horretarako beharrik pentsatzen zen garaian.