Abraham Theodr Berge (Lyngdal, 1851ko abuztuaren 20a – Tønsberg, 1936ko uztailaren 10a) norvegiar irakasle eta politikaria izan zen, Norvegiako lehen ministroa 193tik 1924ra.
Irakasle eta funtzionarioa izan zen. Vanseko eskolan irakatsi zuen eta herri honetako sheriffa izan zen 1904 eta 1908 artean. 1908tik 1924ra Vestfold konderriko gobernadorea izan zen.
Alderdi Liberaleko kide izan zen, ondoren Alderdi Sozialdemokrata Liberalekoa eta geroago zentro-eskuineko liberaletakoa.
Karrera politikoa udal mailan hasi zuen eta 1882an Farsundeko alkate izendatu zuten. 1891n eserleku bat lortu zuen Norvegiako parlamentuan. Kultura eta Finantza ministroa izan zen, eta hamar urtez politikatik erretiratu ondoren, Finantza ministro izatera itzuli zen.
1923an bihurtu zen lehen ministro, Otto Bahr Halvorsen hil ondoren, eta hurrengo urtean utzi zuen kargua, hauteskundeak galdu ondoren. 1926an gobernuak banku bat erreskatatzeari buruzko informazioa ezkutatzeagatik auzipetu zuten eta 1927an absolbitu egin zuten.