Abrogans Kodexa, latinez Codex Abrogans, alemanez gordetzen den liburu zaharrena da. Berez, hiztegi bat da; bertan latinez hartutako hitzak antzinako goi alemanera itzulita azaltzen dira. Liburua VIII. mendean idatzi zen (765-775). Liburuan 3.670 hitz alemanez jaso ziren, 14.600 erreferentziez, eta horrek balio linguistiko handia ematen dio. Kopia asko egin ziren baina bakarra gordetzen da, Sankt Gallen Liburutegian alegia. Kodex honen izenburua hiztegiko lehenengo hitzetik dator, "abrogans", euskaraz "apaltasuna". Espezialista batzuek Arbeo von Freising (723-783 edo 784) klerigoaren lana dela esan arren oraindik egilearen izena ez dago garbi.