Menfis eta bere Nekropolia-Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Abusir: Sahuraren hil tenplua. Atzean, Neferirkara-Kakai eta Nyuserra-Inyren piramideak | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 86 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Herrialde arabiarrak |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Abusir, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoen nekropoli bat da, Menfis inguruan.
Izen bereko beste hiru hiri egiptoar daude: Abusir edo Busiris, Behe Egiptoko IX. nomoaren hiriburua (Per Usir, Dyedu, Taposiris Magna), El Fayumeko beste hiri bat eta Diokleziano erromatar enperadoreak 292an suntsitutako herri bat.
1979an, Menfis eta bere nekropoli eta piramide zelaiek (Giza, Abusir, Saqqara eta Dahshur) osatutako multzoa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Menfis eta bere nekropolia, Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera izenarekin.