Aces High (abestia) | |
---|---|
Iron Maidenen musika-lana | |
Egilea(k) | Iron Maiden |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | Aces High |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | traditional heavy metal (en) ![]() |
Hizkuntza | ingelesa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Powerslave |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Steve Harris |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Steve Harris |
Bideoa | YouTube |
Aces High, Iron Maiden britainiar heavy metal taldearen abesti bat da, Steve Harris baxujoleak konposatu zuen. 1984ko Powerslave diskoan argitaratua izan zen. Taldearen abesti ezagun eta entzunenetako bat da.
Bigarren Mundu Gerran zehar, Ingalaterrako Guduan, Luftwaffeko alemaniar pilotuen aurka borrokatu ziren RAFeko britainiar pilotuen gorabeherak kontatzen ditu. Bideoklipan abestiaz gain Ingalaterrako Guduaren irudi eta bideoak ere ikusten dira, gainera abestia hasi aurretik alemaniarren menpe erortzean zeudela zirudien britainiarrei kemena emateko asmoz garaiko Winston Churchill britainiar lehen ministroaren hitzaldi ospetsua hitzaurre gisa entzun daiteke:
« | "Amaieraraino joango gara, Frantzian borrokatuko gara, itsaso eta ozeanoetan borrokatuko gara, areagotuz doan konfidantza eta indarrez airean borrokatuko gara, gure Uhartea defendatuko dugu, nola edo hala, hondartzetan borrokatuko gara, airedromoetan borrokatuko gara, zelaietan eta kaleetan borrokatuko gara, muinoetan borrokatuko gara, ez gara inoiz errendituko. |
» |
Winston Churchill, 1940ko ekainaren 4ean Erresuma Batuko Komunen Ganberan emandako hitzaldiaren amaieran |