Adalberto Metzekoa

Adalberto Metzekoa
Bizitza
Heriotza841 (egutegi gregorianoa)
Jarduerak

Adalberto (841eko maiatzaren 13an hila) jatorri frankoko noble bat izan zen, Inperio Karolingioan zehar barreiatutako lurrak zituena. Hatoniar leinuko kidea zen, IX. mendeko eliteko familia. [1]

816tik aurrera Luis I.a Errukitsua enperadorearen aholkularirik fidagarrienetako bat zen. 838an jada Metzeko kondea zen. Luis Germaniarra, Luis I.aren semea, bere etsaia zen, Adalberto Luisek sortu nahi zuen "Germaniako erresuma handiaren" aurka baitzegoen. Haien lehenengo talka 838 urtean izan zen, eta honetan Adalberto garaile atera zen. Era berean, Luis Errukitsua hil ondoren (840) Lotario I.a enperadorearen alde egin zuen, bere aholkulari baliotsuena bihurturik. [1]

Karolingiar Gerra Zibilan "dux Austrasiorum" titulua jaso zuen, Lotarioren alde Rhin aldean borrokatuz. 841eko maiatzaren 13an Luis Germaniarraren aurka borrokatzen hil zuten Rieseko guduan. [1]

  1. a b c Champion, Étienne. (1998-01-01). «'DEPREUX, Philippe, Prosopographie de l’entourage de Louis le Pieux (781-840)'» Revue de l’Institut français d’histoire en Allemagne  doi:10.4000/ifha.1445. ISSN 2190-0078. (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne