Adam Elsheimer

Adam Elsheimer

Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main1578ko martxoaren 18a
Herrialdea Alemania
HeriotzaErroma1610eko abenduaren 11 (32 urte)
Hobiratze lekuaSan Lorenzo in Lucina basilika
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Philipp Uffenbach
Hans Rottenhammer
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, diseinatzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Erroma
Lan nabarmenak

Discogs: 2234308 Edit the value on Wikidata

Adam Elsheimer (Frankfurt am Main, 1578ko martxoaren 18a - Erroma1610ko abenduaren 11) alemaniar margolaria izan zen. Erroman zendu zen, 32 urte besterik ez zituela, baina XVII. mendeko Barroko pinturan eragin handia izan zuen. Margo gutxi eta neurri txikikoak egin zituen, gehienak kobrezko xafletan marraztuak. Haietan argi efektu anitz ageri dira eta paisaiarekiko trataera berriztatzailea. Hainbat artistarengan eragina izan zuen, Rembrandt eta Peter Paul Rubens barne.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne