Adam Guy Riess (Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1969ko abenduaren 16a) astrofisikaria da. 2011ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Saul Perlmutter eta Brian Schmidtekin batera, unibertsoaren hedapen azkarrari buruz egindako lanegatik.
Alemaniatik etorritako judu jatorriko familia batean jaio zen. Massachusetts Institute of Technologyn eta Harvardeko Unibertsitatean ikasi zuen. 2006tik Johns Hopkins Unibertsitatean irakasle da. Bere ikerketek unibertsoaren hedapena bizkortzen ari dela frogatu zuten eta horri esker Nobel Saria lortu zuen.