Aditzondoa deklinabide-atzizkirik gabe adberbio-funtzioa betetzen duen hitza da. Adibidez:
Hemen eta zakarki ez daude izen-sintagma batez eta deklinabide-atzizki batez edo postposizio batez osatuta; beraz, ez dira adizlagun klasikoak. Hemen, atzo, beti, pozik eta antzekoak aditzondoak dira. Hitz horiek horrelaxe agertzen dira hiztegietan, beren osagaiak bereizi gabe. Batzuetan, dena den, aditzondoek berek ere hartu behar izaten dute postposizioa, perpausean betetzea dagokien zeregina dela medio. Adibidez: