Ali Ahmad Said Esber (arabieraz: علي أحمد سعيد إسبر, alî ahmadi sa'îdi asbar edo Ali Ahmad Sa'id; Al Qassabin, Latakia, 1930eko urtarrilaren 1a) Siriako poeta eta itzultzailea da. Poesia arabiar modernoaren berritzaileetakoa izan da. Beiruteko Chir taldearen bultzatzailea izan zen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta Mawaqif aldizkariaren sortzailea (1968). Adonisen obrak kutsu metafisikoa du: Mihyar damaskoarraren kantuak (1961), Antzerkia eta ispiluak (1968), Otoitza eta ezpata (1993), Bereziak, poemak (1995).