Aerodromo bat aireontzien lur hartze, aireratze eta lur-uretan egiten dituzten maniobretarako mugaturiko ur edo lur gainazala da, gainazal honetako eraikin, instalakuntza eta ekipamendua barne.[1] Aireportu eta heliportuak aerodromo mota bi ditugu. Orohar aerodromo hitza aireportu hitzaren sinimotzat erabiltzen da aireportua aerodromo mota nagusia baitugu. Lehen aerodromoak globo aerostatikoen egaldietarako eraiki ziren.