Afarreko triangelua | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | −135 m |
Mota | Beheragune |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 11°30′N 41°00′E / 11.5°N 41°E |
Afarreko triangelua edo Afarreko sakonunea Afrikako Adarreko eskualdea da, non Afrikako eta Arabiako plakak banatzen ari diren. Rift Haran Handia bertan hasten da. Assal aintzira, Afrika osoko lekurik baxuena, bertan dago.
Etiopia, Eritrea eta Djibuti artean banaturik, sumendi aktibo asko dituen arren, bertan topaturiko hominidoen fosilei esker ezaguna da (ospetsuena Lucy izanik). Sakonunea leku bero eta idorra da oso; 60 °C ere neurtu dute.[1] Lurrazal kontinentalean neurtutako lodiera txikiena (16 km-koa) bertan dago.[2]