Afrikako historia

Afrikako hizkuntzek ondo erakusten dute Neolitiko hurbilean gertatu migrazio eta espantsioak. Kontinentean lau hizkuntza multzo aurkitzen dira: Niger-Congo  hizkuntzak, hizkuntza joisanak (laranja). hizkuntza afroasiatikoak eta herrialde Nilo-sahararrak.
Afrikako historia orain gutxi arte ikuspuntu eurozentriko eta arrazistatik idatzi izan da.

Afrikako historiak, afrikar kontinentean giza bizitzaren jatorritik gaur egunera arteko jazoerei egiten die erreferentzia. Orain bost milioi urteko hominidoekin hasten da Afrikako historiaurrea, beraz, beste kontinenteetan baino lehenagoko gertakariak barnebiltzen ditu Afrikako historiaurreko garaiak.[1]

Afrikako Antzinaroko historiari Egiptoko zibilizazioak ematen zion hasiera, eta Nilo aranaz kanpo zeuden komunitateen garapena eta euren eta kontinenteen arteko harremana jazo zen ondoren. Islamaren zabalkundeak markatu zuen Afrikako iparraldea eta ekialdea VII.mendearen amaieran, Swahili bezalako kultura berrien agerpena bultzatuz. Esklaboen salerosketa ere handitu zuen honek (aurretik existitzen zen arren), XIX.mendera arte iraungo zuena, forma horrekin bederen. Afrikaren historia aurrekoloniala XVI. mende hasieran kokatzen da, afrikar biztanle multzo handiak esklabo hartuta “Mundu Berrira” beharturik eramaten hasi zirenetik, Afrikaren gaineko europar norgehiagokara arte. Afrikako garai koloniala 1800. hamarkadan hasi eta Libiaren independentziaraino (1951) [2]iraun zuela esaten da, hau izan baitzen independentzia lortu zuen lehen herrialdea Afrika kolonizatuaren ondotik. Afrikar historia modernoan hainbat iraultza eta gerra jazo dira, baina badira egonkortasuna eta hazkunde ekonomikoa izan duten herrialdeak ere.

Beltzenganako aurreiritziak medio, Afrikako historiaz orain arte idatzitakoa ikuspuntu eurozentriko eta arrazistarekin idatzia izan da.[3] Historialarientzako erronka zaila izan da bertako historia idaztea, Saharaz hegoaldeko Afrikan, adibidez, ez baita idatzizko material handirik aurkitu. Denboran aurrera egin ahala, teknologia eta ikerketa teknika berriek berebiziko garrantzia izan dute, besteak beste ahozko historia, arkeologia, paleontologia linguistikoa eta genetika bezalako adarrek, Afrikako hainbat komunitateren historia idazterako garaian.

  1. http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1501/eu_d1501003/1501003.html
  2. .
  3. ÁFRICA Y LA HISTORIA. (Noiz kontsultatua: 2018-01-16).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne