Afrikatu hobikari ahoskabeakontsonante afrikatu mota bat da. Mihiaren punta edo lepoa aho-hobian, hortzen ostean, ezarriz ahoskatzen da, aire korrontearen emaria bertan blokatuz. Afrikatu hobikari ahoskabea ez da soinu bakar bat, hots klase bat baizik. Klase honetan ezberdin hauteman eta ahoskatzen diren hots ezberdinak aurki daitezke:
Afrikatu txistukari hobikari ahoskabea –[t͡s]– hots zabalduena da. Hots hau lepoko-hobikaria izaten da, miharen lepoarekin ebakitzen delako. Ingelesez cats bezalako ts sekuentzietan aurki daiteke. Euskaraz, hotz, atzo edo etzi bezalako hitzetan agertzen da. Euskaraz [t͡s̻] bezala transkribatu ohi da, bere kide apikaritik bereizteko.[1]
Afrikatu txistukari hobikari atzeratu ahoskabea. Apiko-hobikari bezala ere ezaguna da. Pertzeptualki, afrikatu irauli (erretroflexu) baten antza har dakioke. Hots hau euskaraz aurki daiteke, hots, atso edo itsusi bezalako hitzetan. Euskaraz [t͡s̺] bezala transkribatu ohi da, bere kide lepokaritik bereizteko.[1]
Afrikatu ez-txistukari hobikari ahoskabea –[t͡θ̠]– afrikatu horzkariari atzeratze diakritikoa gehituz idatz daiteke Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren bidez. Siziliakoitaliera estandarraren dialekto batzuen /tr/ sekuentzia horrela ahostatzen da.