Mota | etnia |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 288.588.078 |
Hizkuntza | ipar amerikar ingeles, brasildar portuges, Spanish language in the Americas (en) eta Amerikako frantsesa |
Erlijioa | katolizismo, Protestantismo eta Afro-American religion (en) |
Honen parte | amerikar |
Afro-amerikarra jatorri afrikarreko arraza beltzeko amerikarra da.[1] Afro-amerikarra Saharaz hegoaldeko Afrikako arbasoak dituztenak edo jatorriz Afrika Beltzekoak diren Amerikan oro har jaiotako pertsonak izendatzen dituen terminoa da. Afro-estatubatuar terminoa, berriz, erabiltzen dugu, ingelesezko afroamerican esamoldearekin nahastea saihesteko, Estatu Batuetan bizi den taldearen populazioari erreferentzia egiteko erabiltzen dena, ingelesezko African American terminoaren hitzez hitzeko itzulpena dena.[2]
Afroamerikako biztanle gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikatik (gehienak Gineako golkotik) Amerikara harrapatutako, esklabotutako eta lekualdatutako pertsonen ondorengoak dira, batez ere meategi eta esklabo-plantaziotan lan egiteko, XVI. eta XIX. mendeen artean (ikus Atlantikoko esklabo merkataritza).[3] Ingelesez Black American sinonimoa dute (euskaraz: «estatubatuar beltza»).
Gaur egun, kontinenteko biztanleriaren % 7 inguru osatzen dute, eta portzentajeak handienetik txikienera daude Haiti ( % 95), Saint Kitts eta Nevis ( % 92,5), Barbados ( % 92,4), Jamaika ( % 92,1), Bahamak ( % 90,6), Dominikar Errepublika ( % 90.2, mulatoak barne), Grenada ( % 89,4), Antigua eta Barbuda ( % 87,3), Dominika ( % 86,6), Santa Luzia ( % 85,3), Saint Vincent eta Grenadinak ( % 66), Kuba ( % 62, mulatoak barne), Trinidad eta Tobago ( % 57,2, mestizoak barne), Bermuda ( % 53,8), Panama (% 35, mulatoak eta zanboak barne), Brasil ( % 45,3, mulatoak eta arreak barne), 12 Puerto Rico ( % 41, mulatoak barne), Kolonbia ( % 24, mulatoak barne), Estatu Batuak ( % 13,6, mulatoak barne), Peru ( % 9,7, mulatoak eta zanboak barne), Nikaragua ( % 9), Uruguai ( % 8.1), Costa Rica ( % 7.8, mulatoak barne), Honduras ( % 5), Ekuador ( % 4.8), Kanada ( % 3.2), Argentina ( % 4,5), Venezuela ( % 3,5), Mexiko ( % 2,5, zanboak barne), Bolivia ( % 1), eta Guatemala ( % 0,5, garifunak barne). Bestalde, Txilen, Paraguain eta El Salvadorren oso urriak dira afrikar ondorengo edo afromestizen populazioak, eta haien populazio guztien % 0,2 baino gutxiago direla kalkulatzen da.